Lakoak etxea Garinoainen dago. Barasoainekin batera, Garinoainek Baldorba haraneko herri-gunerik handiena osatzen du, mila inguru biztanle dituelarik. Baldorba ezagun da bere eliza erromanikoengatik (bezeroendako doaneko bisita gidatuak antolatzen ditugu), bere paisaiarengatik (ibilbide markatuak daude), herrien edertasunagatik, eta perretxiko zein boilurengatik. Eskualde-burua denez, herrian zenbait taberna eta jatetxe daude eta udal igerilekua ere. Zonalde honetan ardo ederrak egiten dira.

Nafarroaren erdi-erdian dago (Iruñetik 24 kilometrotara eta aireportutik 15era) eta oso ongi komunikatua dago, Nafarroako errepide garrantzitsuen diren N-121 eta Ap-15 ondoan dagoelako. Turismo gune hurbilena Erriberri da (14 kilometro), Erret Jauregiagatik ezaguna. Kokapena ezin hobea da Nafarroa Iparretik Hegora, Baztango berdetik, Bardeen basamortura, ezagutzeko.

2003z geroztik ibilbideak eta gomendioak osatu eta bildu ditugu (zer ikusi, non bazkaldu…). Gure helburua arreta hurbila zein profesionala eskaintzea da, gure bezeroek egonaldiari ahalik eta mami gehien atera diezaioten.

Dirección

C/ Camino De la Fuente, s/n
31395 Garinoain
Teléfono Móvil: 646 57 41 81  

Nafarroako Erreinua Reyno de Navarra

PROYECTO SUBVENCIONADO POR EL GOBIERNO DE NAVARRA
NAFARROAKO GOBERNUAK DIRUZ BABESTUTAKO PROIEKTUA

Contacto